Familian alkoholismoak duen eraginari buruzko hitzaldia

Barren.eus 2020ko otsailaren 24a

Familian alkoholismoak duen eraginari buruzko hitzaldia antolatu du Mendaroko Udalak martitzenerako.

 Jose Antonio de la Rica psikiatrak eta AA eta Al-Anon elkarteetako bi kidek hartuko dute parte alkoholismoari buruzko hitzaldian. ‘Alkoholismoaren eragina familian’ izeneko hitzaldia emango dute. Martitzen honetan, otsailaren 25ean, izango da, 18:30ean hasita, udaletxeko batzar aretoan. Doakoa da hitzaldia eta ez dago izena eman beharrik.

Informazio ososgoa: www.mendaro.eus