Emakumeentzako Jabetze Eskolan izena emateko epea zabaldu dute

Barren.eus 2020ko ots. 12a, 12:02

Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Emakumeentzako Jabetze Eskolaren beste edizio bat jarri du martxan, eta urteko lehen seihilekoan eskainiko dituzten ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko.

 Bost ikastaro antolatu dituzte momentuz, eta besteak beste, estresa kudeatzeko ikastaroak, mindfulness saioak, autoen oinarrizko mekanika, irakurketa talde feministak eta hausnarketa tailerrak antolatu dituzte. Informazio osoagoa eskuorrian -PDF-
Ikastaroetako plaza kopurua mugatua da, eta zozketa egingo da izena ematen duten emakumeen artean. Elgoibarren erroldatutako emakumeek izango dute lehentasuna. Bestalde, ikastaroa eskaintzeko gutxienez 7 laguneko taldea osatu beharko da eta plazak betetzen ez badira, izen-emate epea luzatuko da, ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte. Jarduera guztiak doakoak izango dira. Haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko dute ikastaro guztietan, gutxienez bi haurrek izena emanen badute.
Interesatuek otsailaren 25era arteko epea dute izena emateko. Izenematea egiteko bi era daude: Internet bidez (www.elgoibar.eus helbidean; Identifikazio Sistema Elektronikoa izatea beharrezkoa da) edo aurrez aurre, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Santa Ana 2an, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:30era. Informazio gehiagorako Udaleko Berdintasun Sailera jo daiteke: berdintasuna@elgoibar.eus / 943 741 050.

2020 02 12 eider peez coach elgoibar jabetze eskola