Martxoaren 8an elgoibartarrak dantzan jartzeko koreografia bat prestatu du Udalak

Barren.eus 2020ko ots. 11a, 14:22

Emakumeen Nazioarteko Egunerako antolatu dituzten ekitaldien artean, herritarrek modu "aktiboan eta ludikoan" parte hartzeko modukoa izango dela bat jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Huntza taldearen 'Zer Izan' abestiaren koreografia sortu du Biraka dantza taldeak, eta bideoan zabaldu dute, herritarrek ikas dezaten.

 Elgoibarko Udala eta Emakumeen Kontseilua hainbat ekintza prestatzen ari dira, Emakumeen Nazioarteko Eguneraren harira. Kale ekintza berezi bat izango dela horietako bat aurreratu dute. Herritar guztiak dantzan jartzeko koreografia bat egingo dute martxoaren 8an, ohiko elkarretaratzea egiteaz gainera, "herritarrak modu aktibo eta ludiko baten parte hartzeko helburuarekin". Dantza saioa 14:00ak aldera izango da, Kalegoen plazan. Udalak parte hartzera gonbidatu ditu herritar guztiak. Huntza taldearen Zer Izan abestia aukeratu dute dantzarako, feminismoaren aldeko kanta dela-eta. Biraka dantza taldeko kideek sortu dute dantzarako koreografia. Interesa duten herritarrek koreografia ikas dezaten, Udalak Youtuben duen kanalera igo dute koreografia ikasteko bideoa
Udalak herriko ikastetxeak ere animatu ditu parte hartzera. Gainera, Udalak uste du ikasleek abestiaren letrak dioena aztertu eta ikasgeletan lanketa bat egiteko egokia dela. Era berean, Huntza taldeko Josune Arakistain Salas eta Uxue Amonarriz Zubiondo euskal musikari erreferente bezala bistaratzeko ikasleen artean.

Hona ikasi eta dantzatu beharreko koreografia: