Adikzioen Tokiko Planari buruzko lantaldean parte hartzera deitu dituzte herritarrak

Barren.eus 2020ko ots. 3a, 18:03

Elgoibarko Udalak Adikzioen inguruko diagnosia egiteko prozesua jarri du martxan, Adikzioen II. Tokiko Plana osatzeko. Plan hori aberasteko helburuarekin, eguenean egingo duten lantaldean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak eta elkarteak.

Aita Agirre Kulturguneko Areto Nagusian izango den lantalde bilera, otsailaren 6an, 18:00etan hasita. Sasoia SL aholkularitza enpresako adituek zuzenduko dute saioa. Zaintza zerbitzua ere eskainiko du Udalak, parte hartu nahi duten ume txikien gurasoentzako. Aita Agirreko gela balioaniztunean izango da, 17:45tik 20:15etara.

Adikzioen II. Tokiko Plana egiteko prozesua martxan da. Diagnosia prestatu ahal izateko, 12-25 urte bitarteko ikasleen artean inkesta bat egin du Udalak, herriko ikastetxeekin elkarlanean. Horretaz gain, beste inkesta parte-hartzaile bat ere prestatu dute, une honetan, udalaren webgunean edo honako esteka honetan bete daitekeena: Adikzioen II. Tokiko Plana: Herri Galdeketa. Horrela bada, elkarteak eta herritarrak inkesta horretan parte hartzera gonbidatu ditu Udalak, gaiaren inguruan gogoeta egin eta beraien iritziak kontuan izateko.
Plan hau prestatzeko aukeratutako metodologiak gizarte eragile ezberdinen parte-hartzea eskatzen du, eta horregatik, hainbat partaidetza foro antolatu dituzte, honako hauek zehazki:

  • Udal langile eta politikarien foroa.
  • Dendari, ostalari eta osasun agenteen foroa.
  • Guraso elkarte eta ikastetxeen foroa.
  • Elkarte eta herritarren foroa.

∞Lotura duten albisteak: