Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 31 bolatoki1

Detaile gutxi batzuren faltan, Udalak amaitutzak eman du Bolatokiko parkea berritzeko obra, eta dagoeneko, erabiltzeko moduan dago. Udalak 160.000 euro pasa erabili ditu 2018ko aurrekontu parte-hartzaileetan herritarren boto gehien jaso zuen lan hau egiteko. 

Udalak 161.072 euroko inbertsioa egin du Bolatokiko parkea berritzeko. Bolatokiko Parkearen eraberritzea, 2018ko aurrekontu parte hartzaileetako prozesuan herrritarrek gehien bozkatu zuten proposamena izan zen. Ane Beitia alkatearen esanetan, parkearen berrurbanizazioak, inguru guztia "indarberritzen lagunduko du". Era berean, alkateak gogorarazi du oraindik detaile batzuk falta direla obra guztiz amaitutzeko. Jarleku batzuk eta baranda batzuk jartriko dituztela aurreratu du, datozen egunetan. Burutu diren obrei dagokionez, erdiko aldean zeuden eskailerak kendu dira eta lokalaren inguruak plaza bezala irabazi du, oinezkoentzat plaza itxi bat bihurtuz. Espazioak harmaila berriak izango ditu, ikuskizun publikoak bultzatu eta plaza biziberritzen laguntzeko. Aipatu beharra dago ere, azken urteotan segurtasun arrazoiengatik itxita egon diren komunak zabaldu egingo direla, beste edozein komun publiko bezala erabiltzeko. Gauez itxita egongo dira.

2020 01 31 bolatokia

2020 01 31 bolatoki parkea elgoibar zabalik iturria

2020 01 31 bolatokia parkea elgoibar obrak amaituta eskultura santaeskia

2020 01 31 bolatokia parkea elgoibar obrak amaituta v1

 

Argazki Lehiaketa 2021

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza