Bi urte pentsio duinen alde borrokan

Barren.eus 2020ko urt. 28a, 10:19

Azken aldiko gizarte mugimendu indartsuenetarikoa da pentsiodunen mugimendua, eta Elgoibarren ere izan du oihartzuna, hasieratik. Bi urte joan dira pentsio duinak eskatzeko estreinakoz kalera irten zirenetik, eta urtemuga elkarretaratze berezi batekin ospatu zuten atzo.

 Hamabost egunean behin, astelehenetan, egin ohi duten elkarretaratzea egin zuten atzo Kalegoen plazan. Protesta ekitaldiari amaiera emateko Elgoibarko pentsiodunen mugimenduko kideek pintxoak banatu zizkieten parte hartzaileei. Hala, azken bi urte hauetako mobilizazioei esker lortu dutenari aitortza egin nahi izan zioten, baina pentsio duinen aldeko borroka ez dela amaitu gogorarazi zuten. Hasteko, bat egin dute eguen honetarako deituta dagoen greba orokorrarekin.

2020 01 27 pentsio duinak protesta 2urte elgoibar

2020 01 27 pentsio duinak protesta 2urte elgoibar 1

2020 01 27 pentsio duinak protesta 2urte elgoibar kalegoen

2020 01 27 pentsio duinak protesta 2urte elgoibar pintxoak arkupeak

2020 01 27 pentsio duinak protesta 2urte elgoibar pintxoak

∞Lotura duten albisteak