Eguneko Zentroko erabiltzaileek Ikastolako umeen bisita jaso dute

Barren.eus 2020ko urt. 27a, 11:26

Belaunaldien arteko esperientzietan oinarritutako jarduera desberdinak egiten dituzte Elgoibarko Eguneko Zentroan, Udalak eta ikastetxeek elkarlanean antolatuta. Jarduera horien barruan, Elgoibar Ikastolako ikasleek Eguneko Zentrora bisita egin zuten aurreko astean.

 Hala, joan den urtarrilaren 22an eta 24an, Elgoibarko Ikastolako Lehen Hezkuntzako hainbat ikaslek Uparitzaga kalean eraiki duten Eguneko Zentro berria bisitatu zuten. Bertan, zentroko terapiaren baitan, orientazioa -denbora, espazioa eta pertsonala- lantzeko erabiltzen den murala egin zuten elkarrekin, neguko murala hain zuzen ere.
Eguneko Zentroko arduradunek jakinarazi dutenez, elkar ezagutzeko aukera paregabea izan zen eta dantza pixka bat egiteko aukera ere izan zuten. Zentroko erabiltzaileek asko eskertu zuten bisita eta ikasleek ere, aldi berean, adineko pertsonengandik ikasteko aukera izan zuten. Bi aldeetatik, elkarlanean antolatutako esperientzia honen inguruko balorazioa "oso positiboa" izan da.
Udaberrira begira, beste saio batzuk egitea aurreikusten dute. Udaberriko murala, esaterako, Herri Eskolako ikasleekin egingo dute, eta psikomotrizitate ariketak Elgoibarko Ikastolakoekin. Gogoratu beharra dago, abenduan, Herri Eskolako ikasleek Eguneko Zentroko erabiltzaileak gonbidatu zituztela Eguberri kantak entzun eta abestera.

2020 01 27 eguneko zentroa elgoibar ikastola umeak 1

2020 01 27 eguneko zentroa elgoibar ikastola umeak marrazten1

2020 01 27 eguneko zentroa elgoibar ikastola umeak marrazten

2020 01 27 eguneko zentroa elgoibar ikastola umeak dantzan

2020 01 27 eguneko zentroa elgoibar ikastola umeak marrazten2

2020 01 27 eguneko zentroa elgoibar ikastola umeak hostoak

∞Lotura duten albisteak: