Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 23 2018 01 15 pentsiodunak elkarretaratzea elgoibar 025 igoera 2Elgoibarko pentsiodunen mugimenduak Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorrarekin bat egitea erabaki zuen, joan den urtarrilaren 13an, Herriko Antzokian egin zuten batzarrean, eta erabakia hartzeko arrazoien berri eman dute orain.

 

"Pentsiodunok arrazoiak sobera ditugu greba deialdi honekin bat egiteko, jokoan dagoena ez delako gure etorkizuna bakarrik, hurrengo belaunaldien etorkizuna ere jokoan dagoelako. Bizi baldintzen prekarizaziorako norantza hartu du munduak, eta pentsiodunen mugimenduak uste du joera hori geratu beharra dagoela. Guztion artean lortu behar dugu gizarte hau osatzen duten pertsona guztiek, belaunaldi honek zein ondorengoek, bizi baldintza duinak izatea. Eta nola ez, horretarako ezinbestekoa da bizi baldintza duinak eduki ahal izateko pentsio duinak izatea", azaldu dute.
Herriko Antzokian egin duten azken batzarrean pentsiodunen eta erretiratuen mugimendua, duela bi urte, nola abiatu zen gogora ekarri zuten. Espainiako Estatuan agintean zegoen Alderdi Popularraren gobernuak pentsioei %0,25eko igoera ezarri zienean hasi zirela mobilizatzen gogora ekarri dute, kopuru hori KPI Kontsumo Prezioaren Indizearen igoera baino txikiagoa zela-eta. "Eta ez dugu ahaztu behar PPk eta EAJk izenpetutako akordio hori indarrean dagoela oraindik", zehaztu dute.
Era berean, azken hilabeteotan "etenik gabe" egin dituzten protesta ekitaldi guztiak balorean jarri dituzte, nabarmendu baitute mobilizazioen bidez lortu dutela euren aldarrikapenak komunikabideetan eta alderdi politiko guztien agendetan sartzea. Lorpenak ere aipatu dituzte, KPIak azken bi urteotan izan duen igoera, esaterako, baina ez dela nahikoa diote. "Greba babesteko arrazoiak sobera ditugu. 2013tik 2018. urtera bitartean, pentsiodunok gure eros-ahalmenaren %6,5 galdu dugu gutxi-gorabehera. Eta inork ez digu azaldu nola berreskuratuko dugun". Mobilizazioak hasi zituztenetik pentsiorik baxuenak 1080 euro arte osatzea eskatu diote Eusko Jaurlaritzari, eta Jaurritza babesten duten alderdiei, milaka pertsonei bizi baldintza duinak ekarriko lizkiokeelako neurri horrek.
  • Pintxoa eta elkarretaratzea
Azken hilabeteetan egin eta lortu dutenari aitortza egiteko asmoz, Elgoibarren egingo duten hurrengo elkarretaratzea berezia izango dela aurreratu dute Elgoibarko pentsiodunen mugimendutik. "Pintxo batekin lagunduta egongo da urtarrilaren 27an, astelehena, egingo dugun elkarreratazea", azaldu dute. Kalegoen plazan izango da, 19:00etan.

∞Lotura duten albisteak

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza