Urtarrilaren 30eko greba orokorraren inguruko batzarra egingo dute, gaur, Elgoibarren

Barren.eus 2020ko urt. 16a, 12:44

Elgoibarko Greba Batzordeak bilera irekia antolatu du gaurko, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek urtarrilaren 30erako iragarri duten greba orokorraren harira.

Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da batzar irekia, 19:00etan hasita.
Sindikatuak eta eragile sozialak elkartzen dituen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako eragileek greba orokorra deitu dute urtarrilaren 30erako. Karta osatzen duten ELA, LAB, ESK, STEILAK, EHNE eta HIRU sindikatuek grebaren erregistroa egin zuten, urtarrilaren 9an, Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzan.
Besteak beste, pentsio duinen aldeko borroka, kalitatezko enpleguaren aldekoa eta eskubide sozialen aldekoa uztartu nahi dituzte mobilizazio berean. (hona hemen Aldarrikapenen taula -PDF-)

2020 01 16 greba orokorra batzarra elgoibar kartela