Arrazismoren eta feminismoaren inguruko formazio-saioa emango dute Elgoibarren urtarrilaren 23an

Barren.eus 2020ko urt. 15a, 14:04

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zas! Zurrumurren Aurkako Sareak abiarazitako sentsibilizazio kanpainaren barruan, formazio-saioa emango dute gaiotan adituak diren Irantzu Varela Urrestizala kazetari feministak eta Norma Vázquez Garcia psikologoak.

 Aita Agirre kulturguneko areto nagusian izango da saioa, urtarrilaren 23an, 18:30ean. Garazi Ayesta Txurruka kazetari elgoibartarrak dinamizatuko du solasaldia, eta zaintza zerbitzua egongo dela jakinaraz dute antolatzaileek. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Urrian abiarazi zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zas! Zurrumurruen Aurkako Euskal Sareak sentsibilizazio sozialeko kanpaina, xenofobiari eta diskriminazioari aurre egiteko, bizikidetza eta aniztasunarekiko errespetua bultzatzeko, eta estereotipo eta zurrumurru faltsuen aurrean pentsamendu kritikoa sustatzeko. Kanpaina honen baitan, hainbat jarduera ari dira gauzazen Gipuzkoako hainbat herritan, horietan artean Elgoibarren.
Hala, kanpaina horren barruan, “Arrazismoa eta Feminismoa” izeneko solasaldia emango dute Elgoibarren Norma Vázquezek eta Irantzu Varelak. Vázquez Sortzen aholkularitza zerbitzuko zuzendaria eta psikologoa da. Varela, berriz, kazetari feminista izateaz gainera, Faktoria Lila espazio feministaren koordinatzailea, Pikara Magazine aldizkariko Aló Irantzuko aurkezlea eta El Tornillo saioaren sortzailea ere bada.
Eztabaida honen bitartez, feminismoaren eta immigrazioaren aurkako "diskurtso txarrei" aurre egiteko helburuarekin, kontzientzia antixenofoboa sortu nahi dute, gure gizarteko sektore gero eta handiago bat etengabe adi egon dadin etnia, arraza edo genero arrazoiengatiko diskriminazioaren aurrean.
Kontziliazio erantzunkidearen aldeko itunaren baitan, haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko da kulturgunean bertan, eta aurrez izena emateko beharrik izan gabe. Solasaldiaren bukaeran luntxa egongo da.

2020 01 15 arrazismoa feminismoa solasaldia elgoibar ZAS kartela