Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 07 07 begoamugertzaetaidoiaartetxe sanlazaro1Idoia Artetxek hartuko du aurrerantzean San Lazaro zahar egoitzaren kudeaketaren ardura.

Idoia Artetxe elgoibartarra da, 28 urte ditu eta Enpresen zuzendaritza eta kudeaketan lizentziatua da. Orain arte administrazio lanetan jardun du. Begoña Mugertzak 26 urte egin ditu San Lazari egoitzan, eta joan zen astean hartu zuen erretiro partziala. Elgoibarko Udalak urte horietan egindako lana eskertu zion joan zen maiatzean, eta horren adierazle oroigarri bat eman zioten.

Elgoibarko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak San Lazaro udal egoitza Diputazioari eskualdatzeko hitzarmena sinatu zuten, eta hitzarmen horri esker, urte bukaera baino lehen kudeatuko du egoitza Foru Aldundiak. Elgoibarko San Lazaro egoitzak 35 langile inguru ditu eta 48 egoiliar artatzen ditu.

2015 07 07 begoamugertzaetaidoiaartetxe sanlazaro

Lotura duten albisteak: 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza