Hainbat musikarik eta herritarrek abestu zuten '564' kanta abenduaren 24an

Barren.eus 2020ko urt. 2a, 12:55

'564' abestian oinarritutako #246Ohehuts ekimenak babes zabala jaso zuen Elgoibarren ere. Hainbat lagun batu ziren, abenduaren 24an, elizako atarian Hertzainak taldearen abestia kantatzera.

 Euskal Herriko makina bat plazatan abestu dute azken egunetan Hertzainak taldearen '564' kantu ezaguna, eta Elgoibarren ere hainbat musikarik eta herritarrek hartu zuten parte, abenduaren 24an egin zuten kantaldian. Beherago duzue grabatu zuten bideoa. #246OheHuts ekimenaren baitan, espetxeetan dauden euskal presoiei elkartasua helarazteko helburuarekin jarri zuten abian ekimen hau.
Hertzainak taldeak duela 30 urte sortu zuen abestia, 564 euskal preso zeuden garaian, eta orain, egungo datuarekin, #246Ohehuts izena ipini diote ekimenari.

∞Lotura duten albisteak: