Paul Lopez: “Mendaron egiten dena grabatu nahi dut herri bizia dela erakusteko”

Barren.eus 2019ko abe. 13a, 14:45

Santanetako bideoa izan zuen estreinakoa, eta geroztik, herrian egin diren egun berezi guztietan kamera hartuta ibili da Paul Lopez (Mendaro, 2007). Zazpi bideo igo ditu Youtubeko ‘Mendaro Online’ kanalera eta ikus-entzunezkoetarako duen afizioa ikusita, ziur gehiago etorriko direla (elkarrizketa dauka).

  • Kamera hartuta ikusten zaitugu aspaldian. Noiz eta zerk bultzatuta hasi zinen?
Santanetan grabatu nuen lehenengoa. Betidanik gustatu izan zait antzerkia eta ikus-entzunezkoen mundua eta ikasturte bukaeran, Lehen Hezkuntza bukatu berritan, bideo-kamera bat oparitu zidaten. Kamera jaso nuenean, santanak grabatuko nituela esan nien gurasoei, eta hala egin nuen.

 • Eta igo zenuen bideoa Internetera eta zabaldu zen ikaragarri.

Bai. Egia esan nik ez neukan Youtubera igotzeko asmorik. Jaiak grabatu nahi nituen, besterik ez, baina grabatzen ari nintzela kalean batek baino gehiagok galdetu zidan ea Youtubera igotzeko asmorik neukan. Nik ezetz erantzun nien denei, baina gero, xaxatu ninduten gazte batzuek eta hitz egin nuen amarekin horri buruz ere. Editatu nuen bideoa eta Youtubera ez igotzeko esan zidaten gurasoek, baina abuztuan, nire urtebetetzeetan, bideoa sarera igotzeko baimena oparitu zidaten gurasoek. Eta igo nuen eta zoriondu ninduen jendeak. Horrek ilusio handia egin zidan, eta beste bat grabatzeko gogoa ere bai. Youtuben kanala sortu nuen Mendaro Online izenarekin eta geroztik beste sei bideo igo ditut. Grabatu ditut Gararock jaialdia iragartzeko bideoa eta jaialdia bera, Aire Libreko Margo Lehiaketa, Gazte Eguna, Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Eguna eta Kontzezio azoka.

 • Mendarora mugatu dira zure orain arteko lanak. Ingurura zabaltzeko asmorik baduzu?
Ez. Mendaron egiten dena jaso nahi dut, erakusteko Mendaro herri bizia dela eta gauza interesgarri asko egiten direla. Eguberrietako oporraldian, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira, Haur Krosa eta Erregeen desfilea grabatzeko asmoa daukat.

 • Garbi duzu hortaz etorkizunean zein bide hartu nahiko zenukeen, ala?
Bai, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi nahiko nuke eta antzerkian jarraitu. 12 urte ditut, eta duela bost bat hasi nintzen antzerkian eta oso-oso gustura nabil. La Higuera de los bastardos filmean ere parte hartu nuen aitxitxa Maurorekin.

 • Garbi duzu hortaz etorkizunean zein bide hartu nahiko zenukeen, ala?
Bai, Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi nahiko nuke eta antzerkian jarraitu. 12 urte ditut, eta duela bost bat hasi nintzen antzerkian eta oso-oso gustura nabil. La Higuera de los bastardos filmean ere parte hartu nuen aitxitxa Maurorekin.

 • 40 harpidedun ditu zure kanalak eta zure bideorik ikusienak 620 bat ikustaldi ditu. Gustura?
Bai. Hala ere, ez diot horri erreparatzen. Gustatzen zaidalakoari naiz honetan, ez beste ezergatik. Jendeak eskertzen dit etagustatzen zait, jakina, baina ez dut horregatik egiten. wAzkarra bazara behintzat. Kontzezio azokan kamerarekinzenbiltzan eta biharamunerako bideoa sarean zenuen.Bai. Gustatzen zait grabazioa amaitu eta berehala hastea edi-tatzen. Goiztiarra ere banaiz, dena den, eta grabazio eguneanezin bada, biharamunean jaiki berritan heltzen diot editatzeari.Ikasi ere egin dut, eta orain, azkarrago editatzen dut, eta dardaragutxiagorekin grabatu ere bai, nik uste. Ikasten ari naiz.

Youtubeko ‘Mendaro Online’ kanalean ikus daitezke Paul Lopezen bideoak. Hona igo duen azkena, Kontzezio azoka egunekoa: