Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Berriro ere bere bidetik irten da ura Mendaron, Abarketeroneko parean eta Trinitate kalean, eta Garagartza eta Trinitate kaleetako bizilagunek kalean aparkatuta zeuden autoak leku aldatzera jaiki behar izan dira goizaldera, urak hartzeko arriskua zegoelako. Deba ibaiak maila laranja gainditu du goizaldean Altzolako estazioan.

 Gaua luzea izan da Garagartza eta Trinitate kaleetako bizilagunentzako, ura bere bidetik irten baita, berriro ere, Abarketeroneko parean, Kilimon errekak eta Deba ibaiak bat egiten duten puntuan, trenbide azpian. Ondorioz, urak hartu du Garagartza auzoko punturik baxuena, Trinitate kalea.

 • Maila laranja gainditu zuen Deba ibaiak Altzolan
Atzo, 15:00etatik aurrera bereziki, etenik gabe egin zuen euria eta ordu gutxitan asko hazi zen Deba ibaia, eta 22:00ak inguruan maila horia gainditu zuen, Altzolako estazioan. Gero, gauerdian, maila laranja gainditu zuen eta goizaldeko 04:30ak bitartean maila laranja gaindituta egon zen Deba ibaiko ur emaria, Altzolako estazioko prezipitazio eta maila neurgailuak erakusten duen moduan. Maila laranja gaindituta egon zen lau ordu horietan izan zen arriskurik handiena Mendaron. Bizilagunek eurek deitu zuten larrialdi zerbitzuetara eta hogei bat minutuan iritsi ziren ertzainak eta suhiltzaileak. Ordurako kalea hustua zuten bizilagunek. Kalean pilatutako ura xukatu zuten gero suhiltzaileek.

2019 12 12 ura irtenda mendaro trinitate 1

2019 12 13 ura bidetik kanpo trinitate mendaro trinitate kalea

2019 12 13 ura bidetik kanpo trinitate mendaro

2019 12 12 ura irtenda mendaro trinitate v1

Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza