Gurutze Gorriak jostailu bilketa egingo du gizarte-egoera zailean dauden umeei banatzeko

Barren.eus 2019ko abe. 12a, 20:26

Gipuzkoako Gurutze Gorriak 4.000 jostailu berri behar ditu gizarte-egoera zailean dauden umeei Eguberrietan banatzeko. Jostailu berriak izan behar dira, gerrarekin loturarik ez dutenak, eta ezsexistak.

 Gurutze Gorriaren Gazteria atalak jostailuak biltzeko kanpaina martxan jarri du, “Eskubideak jokoan” lemapean Elgoibarko Gurutze Gorriak ere bat egin du kanpaina honekin, eta hiru egun jarri ditu jostailuak biltzeko: abenduak 16, 17 eta 23. Astelehenean 10:00etatik 12:00etara, eta asteartean, 16:00etatik 18:00etara eraman behar dira jostailuak Usetxe 1ean duten egoitzara.
Aurtengo edizioan 5 edo 10 euroko jostailu-txekeekin ere lagundu daiteke. Pitxintxun daude salgai.
Aurreko edizioan, Gipuzkoako Gurutze Gorriko boluntarioei eta laguntza eman zuten erakundeei esker, Gipuzkoako 1.400 adingabek 4.000 opari jaso zituzten. Elgoibarko Gurutze Gorriak iaz batu zituen jostailuei esker Elgoibarko eta Soraluzeko 85 familiatako 174 umek jaso zituzten jostailuak.

∞Lotura duten albsteak: