Elgoibarko pentsiodunek Gasteizko mobilizazioetan hartu dute parte

Barren.eus 2019ko abe. 12a, 16:42

Pentsio duinak eskatzeko manifestazioa egin dute pentsiodunek gaur goizean Gasteizen, eta Elgoibarko Duintasuna pentsiodunen taldekoak ere han izan dira. 

Euskal Herri osotik joandako pentsiodunak bildu dira gaur goizean Gasteizen pentsio duinak eskatzeko manifestazioan, eta Elgoibartik ere autobus bat joan da Arabako hiriburura. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko aldarria zabaldu dute Gasteizko kaleetan zehar, eta Legebiltzarraren aurrean ere egin dute geldialdia, Eusko Jaurlaritzari pentsio duinak eskatzeko.

2019 12 12 pentsiodunak gasteizen2