Elgoibartarrek ere egin dituzte 'Lau Teilatu' abestiaren bertsioak EITB Maratoirako

Barren.eus 2019ko abe. 9a, 10:42

‘Lau teilatu’ abestiaren bideoak eskatu dituzte aurten EITB Maratoirako. Jaso dituzten bideo horietako batzuek zabaltzen ari da EITB, eta Elgoibartik bidalitakoak ere badira tartean.

Alcorta Forging Group enpresako behargin talde batek, esaterako, 'Lau Teilatu'ren bertsio berezi eta landua bidali du EITB Maratoira, drona ere erabili baitute enpresa kanpoko irudiak hartzeko. Meka Lanbide Eskolako ikasleek ere egin dute euren bertsioa. Eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek ere bat egin dute ekimenarekin. Era berean, Sotano 21 musika taldeak ere egin zuen bere bertsioa, eta izango da besterik ere. Hona egin dituzten bertsioak: 

 


Haurren minbizia da aurtengo EITB Maratoian landuko duten gaia, eta batzen duten dirua ikerketarako eta sentsibilizaziorako erabiliko dute. EITB Maratoia berrikuntzekin dator aurten, eta egitasmo honen parte izateko gonbidapena egin dio euskal gizarteari. Lau teilatua bestiaren bertsiorik onena sortzea du helburu aurtengo maratoiak, eta nahi duen orok izan du parte hartzeko aukera. Jasotako interpretazio guztiekin bideo-klipa osatuko dute, eta abenduan estreinatuko da. Informazio osoagoa eitb.eus