Kaleak oinezkoentzat berreskuratu eta autoen presentzia gutxitzea, Mugikortasun Iraunkorarren Asteko helburuak

Barren.eus 2019ko abe. 5a, 09:21

Elgoibarko Udalak Mugikortasun Iraunkorraren Astea izendatu du abenduaren 9tik 15erakoa. Hainbat ekimen antolatu dituzte kaleak oinezkoentzat berreskuratu eta erdigunean auto pribatuen presentzia gutxitzeko helburuarekin.


Mugikortasun Iraunkorarren Astean alde zaharreko kaleak (San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana) motordun ibilgailuentzat itxita egongo dira. Kalebarren plazan, berriz, aurrekon urteetan ere jarri izan duten aisialdiko “berdegune bat” ipiniko dute.

Bigarren eskuko merkatua ere egin izan dute aurreko urteetako Mugikortasun Iraunkorraren Aste barruan, eta aurten ere egiteko asmoa zuten, baina arazo tekniko batzuk medio bertan behera laga behar izan dutela, "momentuz", jakinarazi dute Udaletik.

Abenduaren 9tik-15era bitarteko ekintzak:

  • Aste osoan, uneoro San Frantzisko, San Bartolome, Errosario eta Santa Ana kaleak itxita egongo dira motordun ibilgailuentzat.
  • Kalebarren plazako berde eta aisialdi gunea sortuko da.
  • Saltokietako erakusleihoak gabonetako argiekin argiztatuko dira