2019an urrezko ezteiak bete dituzten bikoteak omendu dituzte

Barren.eus 2019ko aza. 28a, 12:27

80 urtetik gorako herritarrek bazkaria egin zuten atzo, Jubilatuen Biltokian, eta ekimen horren barruan, aurten urrezko ezteiak bete dituzten sei bikote omendu zituzten. Era berean, 101 urte dituen Felisa Etxabe ere omendu zuten.

 Astelehenean, azaroaren 25ean, hasi zuten Elgoibarren jubilatu eta pentsiodunen astea izendatu dutena, eta abenduaren 1a artean hainbat ekintza izango dituzte aukeran. Atzo, 80 urte beteta dituzten bazkideak eta aurten urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteak bazkaritan elkartu ziren Jubilatuen Biltokian. Bildutakoen artean zaharrena zelako ere omendu zuten 101 urte dituen Felisa Etxabe Egibar. Fulgencia Etxanz ere omendu behar zuten, baina osasun komtuegatik ezin izan zuen San Lazarotik Jubilatuen Biltokira joan eta 101 urte betetzen dituen egunean jasoko du omenaldia.

2019 11 27 jubilatuen astea omenaldia 100 urte elgoibar boltokian

 • Ekitaldi gehiago
Gaur, hilak 28, txokolatada egingo dute, 18:00etan, eta barikurako MUFOMI Fosil eta Mineralen Museora irteera antolatu dute (10:00). Artetxen dago museoa, eta museoaren arduradun Javier Vargasek emango dizkie han azalpenak. Zapaturako beste irteera interesgarri bat antolatu dute, Deba ibai ingurua ezagutzeko. Karakate, itzaldutako sumendia izena jarri diote eta 10:00etan jarri dute batzeko ordua, Andikanon. Ibilbidean zehar, Inma Mugerza geologoaren azalpenak jasoko dituzte. Abenduaren 1ean, berriz, meza izango dute parrokian, 11:30ean, hildako jubilatu guztien omenez, eta arratsaldean, dantzaldia izango dute Jubilatuen Biltokian, Eguren orkestrarekin, 18:00etatik 21:00ak arte.
 • Informazioa jasotzeko bide berria
Antolatzen dituzten ekintzen berri zabaltzeko bide berria jarri du martxan Jubilatuen Biltokiko zuzendaritzak. Hala, informazioa jaso nahi duten bazkideei 688 742 013 whatsapp telefono zenbakira mezu bat bidaltzeko eskatu diete. Mezuan, “ados” jarri eta bazkide-zenbakia bidaltzeko eskatu diete, gero beraiek propio honetarako bakarrik erabili ahal izango den difusio zerrenda osatu ahal izateko.

2019 11 27 jubilaten astea elgoibar bazkaria biltokian 3

2019 11 27 jubilaten astea elgoibar bazkaria biltokian 2

2019 11 27 jubilaten astea elgoibar bazkaria biltokian 1

2019 11 27 jubilaten astea elgoibar bazkaria biltokian