Janari bilketan 7.860 kilo jaso zituzten Elgoibarren

Barren.eus 2019ko aza. 28a, 10:03

Elikagaien Bankurako bilketa egin zuten aurreko barikuan eta zapatuan Elgoibarko lau dendetan, eta 7.860 kilo janari eta bonotan 6.575 euro batu zituzten.

Janari bilketa elkarlanean sustatu duten Gurutze Gorriak, Pentsiodunen eta Jubilatuen Biltokiak eta Elgoibarko Udalak eskerrak eman dizkiete kanpaina honetan parte hartu duten pertsona guztiei. Elgoibaren jaso dituzten elikagaiak Elikagaien Bankuak Bergaran dituen biltegietara garraiatzen ari direla jakinarazi dute. Handik, gure zonaldean laguntza premian dauden familien artean banatuko da bildutakoa.

Elgoibarko janari bilketan 73 boluntarik lagundu zuten, 46 emakumek eta 27 gizonek. Boluntarioen partaidetza ezinbestekoa dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Era berean, Sanlo eskubaloi taldeak eta C.D. Elgoibar futbol taldeak ere bat egin zuten janari bilketarekin.

• Elgoibarren urtez urte batutako janari kopuruak:

  • 2013an 6.565 Kilo elikagai bildu ziren
  • 2014an 9.980 Kg 
  • 2015ean 16.550 Kg 
  • 2016an 12.524 Kg eta 2.583 euro bonotan
  • 2017an bi bilketa egin zituzten: Maiatzekoan 13.050 kilo batu zituzten eta abendukoan 7.895 kilo
  • 2018an 9.046 kilo eta 5.544 euro bonotan
  • 2019an 7.860 kilo eta 6.575 euro bonotan

2019 11 23 janari bilketa elgoibar kaxetan

∞Lotura duten albisteak: