Indarkeria psikologikoa, jazarpena, mehatxua, indarkeria fisikoa, etxeko indarkeria nahiz lanekoa, sexu-indarkeria, prostituzio behartua, sexu-esklabotza, indarkeria obstetrikoa, esterilizazio behartua, genitalen mutilazioa, indarkeria mediatikoa, instituzionala, emakumeen trafikoa, feminizidioa, haurdunaldi subrogatuak... indarkeria matxistaren aurpegiak dira, eta atzo, denak bistaratu zituzten Mendaron, azaroaren 25aren harira Herriko Enparantzan egin zuten ekitaldian. Indarkeria matxistaren adiera ezberdin horiek karteletan idatzi eta kartel bakoitza pertsona batek hartu zuen, eta pankarta handi batean itsatsi zituzten, banan banan. Manifestu bat ere irakurri zuten Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak deitu zuen elkarretaratzean.
∞Lotura duten albisteak: