Indarkeria matxistak hildako emakume guztiak oroitu dituzte Elgoibarren, kandelen argitan

Barren.eus 2019ko aza. 25a, 20:44

Indarkeria matxistak hildakoak zenbatzeko Kalebarren plazan jarritako markagailuaren azpian, indarkeria matxistak hildako emakume guztiak oroitzeko ekintza sinbolikoa egin dute, eta kandelak erabilita 52 zenbakia irudikatu behar izan dute herritarrek.

Arazoaren larriaz ohartarazteko askotariko ekintza antolatu dituzte Elgoibarren, hainbat taldek eta erakundek elkarlanean. Gaur, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izanda, Kalegoen plazan batu dira makina bat herritar. Uluka Batukak jarri dio doinua elkarretaratzeari. Ondoren, manifestu bat irakurri dute eta plazan zirkulu batean jarri dituzten kandelak hartzera gonbidatu dituzte plazan bildutakoak. Kandelak eskuan, eta Ulukakoek gidatuta, Errosario kaletik Kalebarren plazara arteko bidea egin dute, eta, han, indarkeria matxistak hildakoak zenbatzeko jarritako markagailuaren azpian, ekintza sinboliko bat egin dute: hildako emakume guztiak oroitzeko, eta kandelak erabilita, zenbakia irudikatuko dute. Ondoren, batukadakoek beste pieza bat jo dute.

2019 11 25 elgoibar ekitaldia indarkeria matxista kandelegaz

2019 11 25 elgoibar ekitaldia indarkeria matxista errosario manifestazioa