Emakumeen kontrako indarkeriaren adiera ezberdinez ohartaraziko dute gaur Mendaron

Barren.eus 2019ko aza. 25a, 10:22

Indarkeria psikologikoa, jazarpena, mehatxua, indarkeria fisikoa, etxeko indarkeria nahiz lanekoa, sexu-indarkeria, prostituzio behartua, sexu-esklabotza, indarkeria obstetrikoa, esterilizazio behartua, genitalen mutilazioa, indarkeria mediatikoa, instituzionala, emakumeen trafikoa, feminizidioa, haurdunaldi subrogatuak... indarkeria matxistaren aurpegiak dira, eta gaur, denak bistaratuko dituzte Mendaron.

19:30ean, Herriko Enparantzan egingo duten elkarretaratzean.

Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak egin du deialdia. Indarkeria matxistaren adiera ezberdinak karteletan idatzi eta kartel bakoitza pertsona batek hartuko du. Elkarretaratzean, manifestu bat ere irakurriko dute, euskaraz eta gaztelaniaz. Emakumeen kontrako indarkeriaz ari garela, sarri, izebergaren punta baino ez dela erakusten ohartarazi nahi dute, eta oharkabeagoan gelditu ohi diren adierak azalera ekarri.