Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 29 txakurrentzakoguneak ermuaHerriko berdegune eta parke publikoetan txakurrak solte ibiltzeko guneak egokitzeko beharra dagoela aldarrikatu dute Elgoibarko zenbait txakur jabek, eta txakurrak aske eramateko guneen aldeko sinadura bilketa kanpaina hasi dute.

Txakurrak solte ibiltzeko leku aproposen beharra dutela aldarrikatu dute sinadura bilketa kanpainaren sustatzaileek. Eskatzen dute berdegune eta parke publikoetan txakurren aisialdirako gune aproposak egokitzea eta behar bezala seinaleztatzea. Legea betaraztea eskatzen dute, animaliak babesteko Eusko Legebiltzarraren urriaren 29ko 6/1993Legea, hain zuzen ere; bereziki, lege horretako 12. artikulua. 

Inguruko herrietan dauden txakurrentzako guneak jarri dituzte adibidetzat, Ermukoa kasu. Horrelako guneak txakurrentzat onuragarriak direla diote, “aske ibil daitezkeen guneak behar dituzte txakurrek, indarrak askatu eta lasaiago ibil daitezen. Txakurrek izan ditzaketen portaera ezatseginak, -zaunkak, jokabide urduriak…- apaltzen dira horrela. Era horretan, txakur jabeen eta gainerako herritarren arteko elkarbizitza hobetzen da”, azaldu du sinadura kanpaina bultzatzen diharduen Eneida Etxanizek. Bere esanetan ez dute askorik eskatzen, txakurrentzako gune batek ez duelako azpiegitura handiegirik behar, ihes egin ez dezaten hesiz inguratutako itxitura bat eta bertara sartu eta irten ahal izateko ate bat.

• Sinadura orriak

Elgoibartarrek euren sinadurarekin ekimen hau bultzatzeko aukera izango dute. Elgoibarko albaitaritza klinikan, +que+cotas-en, fisio&mas-en eta Maren tabernan jarri dituzte oraingoz sinadura orriak.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza