Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunerako elkarretaratzera deitu dute Elgoibarren

Barren.eus 2019ko aza. 23a, 14:48

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da azaroaren 25a, astelehena, eta arazoaren larriaz ohartarazteko hainbat ekintza antolatu dituzte Elgoibarren.

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak, Haizea Emakume Taldea, Uluka Batuka, Gaztelekua, Emakumeen Kontseilua, Kirol Patronatua, Ongarri Zine Kluba eta Gotzon Garate Udal liburutegiarekin elkarlanean antolatu dituztem askotariko ekintzen artean, baina, elkarretaratzea ere egingo dute Elgoibarren, astelehenean bertan. Kalegoen plazan izango da, 19:30ean. Manifestu bat irakurriko dute han, eta ondoren, Errosario kaletik Kalebarren plazara arteko bidea egingo dute, Uluka batukadakoekin. Han, indarkeria matxistak hildakoak zenbatzeko jarritako markagailuaren azpian, ekintza sinboliko bat egingo dute hildako emakume guztiak oroitzeko, eta kandelak erabilita, zenbakia irudikatuko dute. Ondoren, batukadakoek beste pieza bat joko dute.
• Helduentzako ipunak eta antzerkia
Eguazteneran, azaroaren 27an, helduentzako ipuin kontalari saioa izango da Gotzon Garate Udal Liburutegian. Ines Bengoak Para comerte mejor ipuina kontatuko du, 19:00etan hasita. Azaroaren 30ean Las Chirlas: Misión Insumisión izeneko antzezlana emango du Las Chirlas taldeak, Haizeak antolatuta. Kultur Etxeko sotoan izango da, 20:00etatik aurrera.