Odol ateratzeak egingo dituzte bihar, barikua, Mendaron

Barren.eus 2019ko aza. 14a, 16:19

 

Orain hurrengo, uztailaren 12an etorri ziren Mendarora Odol Emaileen Elkarterako lan egiten duten erizainak, eta orduan, 44 lagunek eman zuten odola, horietatik hiruk lehenengoz. Uztaila zen, eta halakotan ohi legez, jende gutxiago hurbildu zen odola ematera. Ohikoa da; eguraldi onarekin eta opor-sasoian jendea "lasaitu" egiten da, baina odola beti behar izaten da. Uztaileko kopurua ontzeko erronka jarri dute orain. 2018ko martxoaren 16an izan zituzten Mendaron odol-emate gehien: 73 (12 lagunek estrainekoz eman zuten). Geroztik, 23 emaile-berri zenbatu dituzte eta bide horri eutsi nahiko liokete. "Odola ematea bizia ematea da, eta ematea ez da lana", zabaldu dute.