Era berean, kartelak kentzeko eta “autobidearen erabiltzaileek arreta galtzea eragin dezaketen jarduerarik” ez egiteko agindu diote. Olazabalek berak egin du publiko isuna, eta adierazi du ez duela etsiko. “Kartelak jartzen hasi nintzenetik 50 bat milioi auto pasatuko ziren gure etxe aurretik eta ez dut istripu bakar bat eragin. Gure bizi-kalitatea hobetzeko ematen diegu botoa agintariei, eta Mendaroko kasuan, okerrera goaz nabarmen. Diputatuari ere esan nion haientzat albo-ondorioak garela eta gozoa jarri zen!”, dio sare sozialen bidez zabaldu duen oharrean. Hainbat herritarrek babesa agertu diote eta ekinbideetan laguntzeko prest azaldu zaizkio.
Aurrez, duela bi urte ere, autobideko erabiltzaileen "arreta galtzea eragin dezaketen jarduerak" egiteari lagatzeko eta kartelik ez jartzeko Aldundiak bidalitako errekerimendua jaso zuen Olazabalek
∞Lotura duten albisteak:
- Joseba Olazabalek autobide bazterrean jarritako 'Help Trump' kartelak AEBetako zerbitzu sekretuetakoen arreta deitu du (2019-08-25)
- Joseba Olazabal mendaroarraren protesta Bilboko Gizazinea programan aurkeztu dute (2019-02-14)
- Joseba Olazabalen eskaerarekin bat egin dute Mendaron Anarik, Maddi Oihenartek eta Bilau taldeak ere (2018-09-22)
- Kartelak kendu ezean zigorra jaso dezakeela ohartarazi dio Diputazioak Joseba Olazabali (2017-11-07)
- Bidegik kartelak erretiratu dizkiola salatu du Joseba Olazabalek (2017-09-26)
- Joseba Olazabal: “Etxe ondoan pantaila akustikoak jartzea baino ez dut eskatzen” (2016-03-18)