Azaroaren 16an Eibarren egingo den manifestaziora deitu dute jubilatu eta pentsiodunek

Barren.eus 2019ko aza. 14a, 09:36

Pentsio duinen aldeko protestei eusten diote jubilatu eta pentsiodunek, eta mobilizizazioen egutegiaren barruan, zapatuan, azaroaren 16an, Eibarren egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.

Manifestazioa Untzaga plazatik abiatuko da, 12:00etan. Pentsioak blindatzea eskatzen dute, eta pentsioen gaia ez lagatzea aldian aldiko gobernuaren nahien eta ateraldien menpe. Bigarrenik, pentsioak KPIaren arabera gaurkotzea eskatzen dute, eta gutxieneko pentsio duina hilean 1.080 eurokoa izatea pentsiodun guztientzat.