'Sexu erasoak, zer ari da gertatzen?' izenburua duen hitzaldia emango du Loredi Salegik

Barren.eus 2019ko aza. 11a, 15:36

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte Elgoibarren datozen egunetarako. Gaur izango da aurrenekoa, jabekuntza tailerren barruan sexu erasoen inguruko hitzaldia emango baitu Loredi Salegik.

Sexu erasoak, zer ari da gertatzen? izena daukan hitzaldia emango du Loredi Salegik. Elebietan izango da eta 18:00etatik 20:00etara izango da, Kultr Etxeko hitzaldi gelan. Doakoa izango da. 

Bihar, azaroak 12, bigarren hitzaldi bat emango du Salegik, leku eta ordu berean. Las mujeres que aman demasiado izenburua izango du Haizea Emakume Taldeak antolatutako hitzaldiaak.

 • Zinea eta zine-foruma
Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiek datorren astean izango dute segida. Hasteko, azaroaren 21ean, eguena, Sofia filma emango du Ongarri zine klubak, Herriko Antzokian (21:30). Azaroaren 22an bideo-forumaren txanda izango da. Atacada: La teoria del dolor filma ikusi ostean, ikusitakoaz berba egin eta eztabaidatuko dute parte hartzaileek, Loredi Salegiren gidaritzapen. Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, 21:30ean hasita.
 • Autodefentsa tailerra
Emakumeentzako autodefentsa tailerra ere antolatu dute azaroaren 23rako. Olaizaga kiroldegian izango da, 9:00etatik 12:00etara bitartean. Hamalau urtetik gorako emakumeentzako da, eta gazteek nagusi batek lagunduta joan beharko dute. Doakoa izango da.

 • Elkarretaratzea, azaroaren 25ean

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean, azaroaren 25ean, elkarretaratzea egingo dute, 19:30ean hasita, Kalegoen plazan.
 • Ipuin kontalari saioa liburutegian
Gotzon Garate Udal liburutegiak ere bat egin du indarkeria matxistaren aurka antolatutako ekintza sortarekin, eta ipuin kontaketa saioa antolatu dute azaroaren 27rako. Para comerte mejor izeneo ipuina kontatuko du Ines Bengoa ipuin kontalariak. Helduentzako saioa izango da eta 19:00etan hasiko da.
 • Las Chirlas antzerkia
Azaroaren 30ean Las Chirlas: Misión Insumisión izeneko antzezlana emango du Las Chirlas taldeak, Haizeak antolatuta. Kultur Etxeko sotoan izango da, 20:00etatik aurrera.