Memoriaren Eguna ospatzeko lore eskaintza eta kontzentrazioa egin dituzte Giza Eskubideen parkean

Barren.eus 2019ko aza. 11a, 12:50

Askotariko indarkerien biktimak omendu dituzte gaur eguerdian Giza Eskubideen parkean, Gernikako Arbolaren inguruan egin duten ekitaldian.

 2010etik egiten dituzte erakundeek Memoriaren Eguneko ekitaldiak azaroaren 10ean. Aurten, baina, hauteskundeak zirela eta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako instituzioek ez zuten atzo ekitaldirik egin Memoriaren Eguna ospatzeko. Elgoibarko Udalak gaurko antolatu zuen biktimak oroitzeko ekitaldia. Urtero legez, lora eskaintza egin dute lehenik. Gernikako arbolaren oinetan laga du lora sorta bat Ane Beitia alkateak, eta ondoren ekarretaratze isila egin dute Giza Eskubideen parkean batutakoek.

2019 11 11 memoria eguna elgoibar elkarretaratzea gizaeskubidearkea

∞Lotura duten albisteak: