Bidairako azken xehetasunak prestatzen dihardute 'Erasmus +' proiektuko parte hartzaileek

Barren.eus 2019ko urr. 18a, 13:49

Erasmus +: Gazteak eta Hizkuntza Gutxituak proiektua abian da jada. Elgoibar, Zizurkil eta Donibane Garaziko taldea Galway-ra, Irlandarantz irtengo dira urriaren 29an. Hori dela eta, azken prestaketa bilera egin zuten eguaztenean Elgoibarko parte hartzaileek eta horien gurasoek Gaztelekuan, Udal teknikariekin eta hezitzaileekin batera. Proiektuaren promoziorako bideo bat ere sortu dute.

Bileran bidaiaren xehetasunak eman ziren, egonaldiko programazioa aurkeztu zen eta azken kezka eta zalantzak argitu ziren. Proiektuaren helburua nerabeak Europako hizkuntza aniztasunaz ohartarazteaz gain, Europako leku ezberdinetako nerabeek egoera linguistiko antzekoak bizi dituztela ikustaraztea eta elkarrekin Europako herritartasuna eraikitzea da.

Erasmus + egitasmoan parte hartuko duten elgoibartarrak Unax Aseginolaza Rozas, Garazi Arriola Ayerdi, Macarena de la Paz Cabello, Maddalen Oñederra Gonzalez, Maddi Arriola Mendieta, Eider Ansola Ansotegui, Laia Aizpurua Cruz eta Leire Sasiain Uranga dira. Okasiorako eta proiektuaren promoziorako nerabeen adierazpenak jasotzen dituen honako bideoa sortu da: 

Lotura duten albisteak: