Gurasoentzako Eskola abiatu du Nuala elkarteak

Barren.eus 2019ko urr. 16a, 19:36

Elgoibarko Udalaren Ongizate Sailaren laguntzarekin, Gurasoentzako Eskola abiaraziko du urriaren 23an Nuala elkarteak, aniztasun funtzionala edo adimen urritasuna duten pertsonen guraso eta lagun taldeak. Amaia Saenzek, Bideaneko terapeutak, emango du lehenengo hitzaldia.

 Iaz, sentimenduen gainean jardun zen Amaia Saenz Elgoibarren, Nuala Elkarteak antolatutako beste formazio saio batean, eta oraingoan, gurasoek euren buruari jarritako exijentziaz, errudun sentimenduaz eta haien beste kezka ohikoenez jardungo da Bideaneko terapeuta. Ez dago aita edo ama perfekturik izenburua jarri diote hitzaldiari, eta nahi duen orok joan ahal izango du entzutera. Urriaren 23an, eguaztena, izango da Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:00etan hasita, eta egun horretan lotuko dituzte hurrengo hitzaldietarako gaiak, saiora gerturatzen diren guztien artean adostuta.

2019 10 17 nuala hitzaldia amaia saenz bidean psikologoa