Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 10 15 san lazaro martxa greba elgoibarGipuzkoako adinekoen egoitzetako langileek 110 egunetik gora daramatzate greban, beraien lan baldintzak hobetzeko aldarrikatzen. Azken bi aste hauetan, herriz herrikako oinezko martxak egiten ari dira euren gatazka Gipuzkoako herri desberdinetan sozializatzeko asmotan, eta Elgoibarrera ailegatuko dira bihar.

 

Eguazten honetan, urriaren 16an, Eibarren egingo dute lehenengo ibilbidea 10:30-11:30ak bitartean. Ondoren, 12:00-13:00ak bitartean, Elgoibarko kaleetatik barrena ibiliko dira. Elgoibarko martxa San Lazaro egoitzan hasi eta amaituko da.

Martxa hauetan herri bakoitzeko Udal Gobernu bakoitzari dokumentu bat ematen diete grebalariek, bizi duten lan gatazka konpontzeko baliabideak jartzeko eskatuz. Horretarako, herri bakoitzeko egoitzetako ordezkariek dokumentua erregistratuko dute dagokion udaletxean.

ELA sindikatuak gogora ekarri du “Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan” ari direla borrokan grebalariak. “2017an ekin zitzaion negoziazioari, orain dela bi urte; gaur egun, oraindik ere, egoera hankaz gora dago”, azaldu du sindikatuak.

Mobilizazioekin, “grebalariek emakume izateagatik pairatzen duten soldata arrakala salatu” nahi dute: “Argi daukagu zergatik gertatzen ari den hau gatazka honetan, zaintza historikoki emakumeok egin dugun lana izan delako, etxean, eta inongo soldatarik jaso gabe, gainera. Gaur egun, gizonezkoak lanean ari diren sektore pribatizatuekiko %30eko soldata arrakala pairatzen dugu, 6.000 euro gutxiago urtean, emakume izate soilagatik”.

∞Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza