Emakumeak ahalduntzeko abarketak egiten ikasteko tailerra egingo dute Mendaron

Barren.eus 2019ko urr. 10a, 14:04

Abarketa tailer bidez ahalduntzeko tailerra prestatu du Mendaroko Udalak. Urriaren 21 da izena emateko azken eguna.

 

Bost eguneko iraupena izango duen tailerrean ahalduntzea landuko dute sormenaren bidez. "Abarketa tailerra eta ahizpatasunerako espazioa" izango dela azaldu dute antolatzaileek.
Urriaren 28an, eta azaroaren 4an, 11n, 18an eta 28an izango dira saioak, Jubilatuen lokal txurian, 9:30etik 12:30era. Izena emateko azken eguna urriaren 21a izango da. Bost euro ordaindu beharko dira izena emateko, eta hamar lagunentzako lekua bakarrik dagoela ohartarazi du Mendaroko Udalak. Izena emateko edo informazio gehiagorako honako telefonora dei egin behar da: 943 033 282 edo helbide honetara idatzi: kultura@mendaro.eus