Dendetako generoa kalera atera zuten Txankakuako merkatariek

Barren.eus 2019ko urr. 7a, 08:54

Txankakua Merkatari Elkarteak stock feria antolatu zuen zapaturako, eta elkarteko hainbat dendari kalera irten ziren. Maalako parkean egin zuten azoka, eta dendariek eskaintza bereziak atera zituzten kalera. 14:00etan 600 euro zozketatu zituzten erosketa bonoetan, eta parkea bete egin zen. 

2019 10 05 txankakuastockferia3

Dendak kalera irten ziren zapatuan. Txankakua merkatari elkartearen urteko bigarren stock feria eguna izan zen, eta herritarrak dendetara erakarri beharrean, oraingoan dendak eurak irten zire herrira. Maalako parkea hartu zuten, ia oso osoan. Denetariko produktu eta eskaintzak ikusi eta erosteko aukera izan zuten herritarrek, prezio eta eskaintza berezietan. Aurtengoan ondorengo dendariek hartu dute parte: Arauri lurrindegia, Casa Astigarraga, Ecenarro mertzeria, Ikus optika, Ferpi modak, G&M jantzidenda, Goiara drogeria, Ipintza margoak, Iria moda, Iriondo kirolak, Kala loradenda, Klitz moda, Moma jantzi-denda, Muruamendiaraz gozotegia, Nalai oinetakoak, Olaia estetika, Sara jantzi-denda eta Uzuri optika.

2019 10 05 txankakuastockferia2

Astean zehar  Txankakuaren dendetan eta egunean bertan azokan erosketak egiteagatik zozketarako txartelak jaso zituzten herritarrek, eta 14:00etan puntuan egin zuten zozketa. 100 euroko sei erosketa txeke zozketatu zituzten elkarteko arduradunek. Urtero bezala, ezinbestekoa zen saritutako bonoa han bertan egotea. 14:30 alderako agertu ziren sei irabazleak.