Jubilatu eta pentsiodunen eskualdeko manifestazioa egingo dute Eibarren Pertsona Nagusien Egunean

Barren.eus 2019ko ira. 30a, 14:39

Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da urriaren 1a, eta jubilatu eta pentsiodunen mobilizazioak izango dira hainbat lekutan. Debabarrena eskualdekoa Eibarren egingo dute.

 

Hortaz, urriaren 1ean, martitzena, izango da Jubilatu eta Pentsiodunen eskualdeko manifestazioa, Eibarren. 12:00etan hasiko da Untzaga plazatik.

Elgoibarren nagusien eskubieak aldarrikatzen diharduen taldeko kideek Eibarko manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Hamabost egunean behin Elgoibarren egiten dituzten mobilizazioetan moduan, pentsio publiko duinak eskatuko dituzte Pertsona Nagusien Egunean ere. Eta horrekin batera, Gizarte Zerbitzu nahikoak, andra eta gizon alargunen arazoak, bakardade arazoak, koordainketa edo genero arrakala moduko arazoak bistaratu eta aintzat hartzeko eskatuko dute.