Erorikoak sahiesteko tailerra antolatu dute Jubilatuen Biltokian

Barren.eus 2019ko ira. 27a, 13:50

Erorikoak sahiesteko tailerra antolatu dute, bigarren aldiz, 65 urtetik gorakoentzako. Urriaren 2an eta 9an izango dira saioak, Jubilatuen Biltokian.

 

Interesatuek Osasun Zentroan edo Jubilatuen Biltokian (astelehen eta ostiraletan 11:00etatik 12:00etara) eman dezakete izena. Eroriokoak izan ohi dira 65 urtetik gorako pertsonengan lesio eragile nagusiak. Osakidetzak zabaldutako dauen arabera, 64 urtetik gorako pertsonen erdiak, gehien bat emakumeak, urtean behin edo gehiagotan erortzen dira, bere etxebizitzan edo etxebizitzaren inguruetan.
Erorketen ondorioz, urtean 13.500 pertsona artatu behar izaten dituzte larrialdi-zerbitzuetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, osasun-etxeetan zein ospitaleetan, eta urtean 4.500 pertsonek ospitaleratu behar izaten dute. Osasun Sailak, Osakidetzak eta hainbat Udalek 2015ean jarri zituzten abian erorketak prebenitzeko tailerrak. Joan den maiatzean antolatu zuten tailer bat Elgoibarren.
Eroriko gehienak etxean gertatzen dira, edo etxearen inguruan, eta etxeko jarduerekin edo eguneroko bizitzako jarduerekin lotuta egon ohi dira, hala nola norberaren garbiketarekin, otorduak prestatzearekin, etxearen garbitasunarekin edo etxearen barruko edo etxetik kanpoko joan-etorriekin.

∞Lotura duten albisteak: