Herentzia eta oinordetzari buruzko hitzaldia antolatu du Haizeak

Barren.eus 2019ko ira. 27a, 14:23

Haizea emakume taldeak antolatuta, herentzia, oinordetzak eta banaketak nola egin behar diren azalduko du Elena Laka abokatuak, betiere, zuzenbidearen ikuspegia oinarri hartuta.

 Zuzenbidea eta familia harremanak. Herentziak, oinordetzak eta banaketak, nola arautzen dira zuzenbidearen bitartez? da Elena Lakak (Eibar, 1966) emango duen hitzaldiaren izenburua. Urriaren 2an, eguaztena, izango da saioa, 18:30etik aurrera, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan.