Emakumeentzako jabekuntza ikastaroetan izena emateko epea urriaren 4an bukatuko da

Barren.eus 2019ko ira. 23a, 09:43

Komunikazio Eraginkorra, klown feminista, Nire Barneko Haurra Besarkatzen, Hausnarketa taldea, eta Tuppersex eta Ipuin Erotikoak. Horra hor Jabetze Eskolaren barruan, eta urritik abendura bitartean, Elgoibarren emango dituzten doako bost ikastaroak.

Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, doako bost ikastaro antolatu ditu Jabetze Eskolaren barruan, eta urritik abendura bitartean emango dituzte.

 • Plaza mugatuak eta haurrak zaintzeko zerbitzua
Ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, eta urriaren 4an amaituko da. Izen ematea egiteko bi era daude: Internet bidez, www.elgoibar.eus helbidean,
(Identifikazio Sistema Elektronikoa izatea beharrezkoa da) edo aurrez aurre, Herritarren Arreta Zerbitzuan, Santa Ana 2an, astelehenetik ostiralera, 7:30etik 15:30era. Ikastaroetako plaza kopurua mugatua da, eta zozketa egingo da izena ematen duten emakumeen artean. Plazak betetzen ez badira, izen-emate epea luzatuko da, ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte. Sarrera libredun saioetan haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.
Jabekuntza Eskola emakumeen autonomia pertsonala indartzeko, emakumeak ahalduntzeko, emakumeek jardueretan aktiboki parte hartzeko eta elkarren arteko sareak sortzeko sortu zen.

Honakoak izango dira Jabetze Eskolaren barruan aurten emango dituzten ikastaroak,antolatzaileen azalpenekin:

1. Komunikazio Eraginkorra (12 ordu): historikoki gizartean bizi izandako egoeren ondorio gisa, oraindik ere emakume askok zailtasunak dituzte, beldur gabe eta segurtasunez haien iritziak partekatzeko.

“Manterrupting eta Mansplaining moduko egoerak jasan behar ditugu oraindik ere emakumeok komunikazioan, gure autokonfidantza murriztuta ikusten dugularik, gure iritzia eman nahi dugun oro", dio Eider Perez coach elgoibartarrak. Beraz, ikastaro honek, hurrengoa du helburutzat: emakumeek, komunikazioaren esparruan, segurtasuna izan dezaten, haien iritziak partekatzeko. Emozio edo beldurrek ez ditzaten norberaren usteak mugatu.

  • Data: urriaren 8tik azaroaren 12ra (astearteak)
  • Lekua: Kultur Etxeko sotoan
  • Ordua: 16:00-18:00 (gaztelaniaz) / 18:30-20:30 (euskaraz)
  • Hizlaria: Eider Perez

2. Klown Feminista (7,5 ordu): "Proposatzera goazen ikastaroa, jabekuntza eskolan emakumeei zuzendutako klown edo pailazo ikastaroa da. Bertan, norbere pailazoaren bilaketan lan egitea proposatzen dugu. Bilaketa honek, jolasa, inozentzia eta umeetan dugun begirada berreskuratzea du helburu", azaldu dute antolatzaileek.

"Umorea norbere zein gizartearen eraldaketarako tresna indartsu eta aberasgarria dela sinistuta gaude. Bide honetan, klowna ezagutu eta lantzea, barruan ditugun ideia, kezka, erreibidinkazio etabarrak azaleratzeko era berri bat bezala uler dezakegu. Alde honetatik, begirada feminista, pailazoak berezkoa duen begirada kritiko eta botereari aurre egiteko joerarekin bat datorrela esan dezakegu", diote ikastaroaz.

  • Data: azaroak 7, 14 eta 28
  • Lekua: Kultur Etxeko sotoan
  • Ordua: 17:30-20:00 (euskaraz)
  • Hizlaria: SEXUNE (Itziar Saenz de Ojer)

2019 09 23 jabekuntza tailerra elgoibar kartela nirebarnekohaurra3. Nire Barneko Haurra Besarkatzen (14 ordu): barneko haurra haurtzaroan bizitako esperientzi positibo eta negatiboak memorian gordetzen dituen gure atal da. Batzuetan baztertuta sentitu zen, ez zen seguru sentitu, ezta behar zuen bezala onartua, ezta babestua (horrela ez, ez esan horrelakorik, ez egin hori…). Iraganaren memoria hori gure orainean sartzen da, ditugun erantzun edo emozio neurrigabeetan ikus dezakegu, askotan guk geuk ere ez dugu geure burua ulertzen. Zaindu ahal izateko, haur zauritu hori zaintzen ikasi behar dugu. Onarpena, oniritzia eta baldintzarik gabeko amodioa behar duen haur hori. Hori izango da loratzeko eta garen Emakume gisa bete-betean bizitzeko bide bakarra, eta ez izan ginen haur gisa. Ikastaroa ezagutzera eman eta jendea izena ematera animatzeko helburuarekin, ikastaro honen nondik norakoak azalduko dituzte eguen honetan, irailaren 26an, Kultur Etxeko hitzaldi gelan, 19:00etan

  • Data: azaroak 16 eta 17
  • Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
  • Ordua: larunbata, 9:00-14:00 eta 16:00-20:00 eta igandea, 9:00-14:00 (gazteleraz)
  • Hizlariak: Darya Elena Urigoitia eta Ione Beitialarrangoitia

4. Hausnarketa taldea (hilero 2 ordu): saio hauetara joateko ez da izenik eman behar, sarrera librea da. Saio bakoitzean gai ezberdin bat landuko da. Iraileko saioan, esaterako,, “Emakumeak eta Kirola” gaia landu zuten.

  • Data: irailak 16, urriak 21, azaroak 11 eta abenduak 9
  • Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan
  • Ordua: 18:00-20:00 (ele bietan)
  • Hizlaria: Loredi Salegi
  • Sarrera librea

5. Tuppersex eta Ipuin Erotikoak (3 ordu): 3 orduko hitzordu honetan Tuppersex (Inma Merinoren eskutik: sexologoa da eta genero-indarkeriari dagokion arloan lan egiten du) saio bat izango da tarteka ipuin erotikoekin (Virginia Imazen eskutik: pailazo eta ipuin-kontalaria da eta umore eta sormenaren inguruko tailerrak eskaintzen ditu). Proiektu honek sinergiak aprobetxatzen ditu. Bi hezitzaileek emakumeei plazerra eta barrea (berr)aurkitzeko estrategiak eskaini nahi dizkiete. Guretzat emakumeontzat gai hauek gainditu gabeko irakasgai izaten jarraitzen dutela uste dugu eta konpetentzia akademikotik berrikustea aldi berean praktika eszeniko batetik ere egiteak genero-indarkeria saihestu edo eragoztera lagundu dezake eta eusten dion imajinario kolektibo hori deskolonizatzera. Proposamen hau nahaste bat da. Emakumearen plazer eta sexualitateren inguruko hitzaldi zabal bat eta ipuin erotikoen ikuskizun bat genero ikuspegi batekin.

  • Data: abenduak 13, ostirala
  • Lekua: Kultur Etxeko sotoan
  • Ordua: 17:00-20:00 (gaztelaniaz)
  • Hizlaria: Virginia Imaz eta Inma Merino
  • Sarrera librea