Putre batek ikusmin handia sortu du arratsaldean Olasoko industrialdean

Barren.eus 2019ko ira. 11a, 20:29

Olasoko industrialdeko langileek eta han inguruan pasiaran zebiltzanek ezusteko handia izan dute arratsaldean. Putre bat agertu da, galdu-itxuran eta gosetuta, eta momentu batzuetan erasokor ere agertu da inguruan ikusmiran batu zaizkienekin.

Oilasko hego batzuk ere bota dizkiote ikusmirara batutakoek eta saiari ateratako dozenaka argazki eta bideo txatal zabaldu dira sare sozialen bidez. Udaltzainak ere bertaratu dira putrea zegoen tokiraino. Informazio gehiago izan ahala jakinaraziko dugu.

2019 09 11 putrea elgoibar xixilion