Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 08 20 eguneko zentroa elgoibar uparitzaga obrak amatutaElgoibarko Udalak Eguneko Zentroa eraiki du Uparitzaga kalean, eta dagoeneko, detaile txiki batzuk baino ez dira falta zentroa martxan jartzeko.

 

Arreta behar duten pertsonen eta hauen familien beharrei erantzutngo die Eguneko Zentroak. 350 metro koadro inguru ditu, eta 30 bat lagunei eskainiko die zerbitzua. Gainera, lehengo zentroak baino irisgarritasun hobea dauka. Udalak 200.000 euro erabili ditu zentro berria egokitzeko.

Eguneko zentro berria zabaltzen dutenean, gaur egungo lokala, King-kong eraikinekoa, libre geldituko da eta Jubilatuen Biltokiari gehituko zaio. Lokal horretan, goizetan, mendekotasun maila apala duten pertsonei egokitutako zerbitzuak emango dituzte. Arratsaldeetan, berriz, beste erabilera bat izango du, eta herriko elkarte ezberdinek erabili ahal izango dute. Jubilatuek eta Nualak, aniztasun funtzionala edo adimen urritasuna duten pertsonen guraso eta lagunen taldeak, egin izan dute eskaera.

∞Lotura duten albisteak:

*Argazkiak: Elgoibarko Udala.

2019 08 20 eguneko zentroa elgoibar uparitzaga obrak amatuta 2

2019 08 20 eguneko zentroa elgoibar uparitzaga obrak amatuta 3

2019 08 20 eguneko zentroa elgoibar uparitzaga obrak amatuta butakak

2019 08 20 eguneko zentroa elgoibar uparitzaga obrak amatuta 4

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza