Alkoholarekin dagoen zurikeria salatu du Pablo Garridok Kalegoen plazan

Barren.eus 2019ko ira. 5a, 12:19

Zalaparta sortu dute Pablo Garrido Klandestino Palestinok jaietan Maalako txosnagunean jarritako hainbat kartelek. Hori ikusita, eta bere mezua "oker" interpretatu delakoan kalera irten da Garrido gaur. Bere borroka egungo sistemaren kontrakoa dela azaldu du eta bere asmoa kontraesanak bistaratzea dela. Gaur, alkoholarekin dagoen zurikeria salatu du plazan.

Kalegoen plazako ertz batean bi kartel jarri ditu Pablo Garridok, eta hirugarren bat eskuan hartuta agertu da bera. Kartelean, aita-alaba batzuk ageri dira, eta bien arteko elkarrizketa labur bat jaso du.'Gaur egungo gazteria galduta dago', dio aitak, eta ' Bai, aitatxo, baina nork hezi ditu gazte horiek?" erantzuten dio alabak.

Sanbartolomeetako azken egunean bere begiz ikusi zuena salatzeko baliatu du kartela. "11 eta 14 urte bitarteko 400 bat adingabe botiltzarra egiteko batu ziren sanbartolomeetako azken egunean (justu neu bizi naizen kalean). Bizilagunek ohartarazita hara etorri ziren udaltzainak ere gain hartu zituen egoerak han zeuden gaztetxo guztiak ikustean eta izua nabari zitekeen udaltzainak ikustean hara-hona ihesi hasi ziren gazteengan. Ihesi zihoazen gaztetxo batzuk lasaitzen saiatu nintzen eta haurrentzako parkeen artean tabernak zabaltzen dituzten garaian eurek egiten ari zirena egitea normala zela, baina ez zezatela alkoholaz abusatu". Udalari kargu hartu dio eta zurikeria salatu. "Hemen beste zurikeria kasu bat. Lehengo alkateak akoholaren kontsumoaren kontrako kanpaina egin zuen Mintxetan, Patxaran la Navarra kartelaren azpian, eta gero, danborradan parte hartzen dute ardoz betetako kupel handi bati bultzaka". Udaltzainak gazteak botiltzarra egiten zeuden lekura bidaltzeaz honako gogoeta egin du: "Polizia erabiltzen dute gero isunak jarri edo egurra banatzeko, arazoa eurek sortua denean".

2019 09 05 pablo garrido palestinoklandestino plazan botiltzarra elgoibar 1

2019 09 05 pablo garrido palestinoklandestino plazan botiltzarra elgoibar jendea

2019 09 05 pablo garrido palestinoklandestino plazan botiltzarra elgoibar kartelagaz