Lanaren Diana jo du Mauxitxak iraileko lehen lanegunean

Barren.eus 2019ko ira. 2a, 06:46

1976an hasitako ohiturari eutsi dio Mauxitxa txarangak eta Lanaren Diana jo du gaur goizean herriko kaleetan. 7:00etan puntuan abiatu da txaranga Kalebarren plazatik, hainbat herritar atzetik zituela.

 Herriko kaleetan barrena egin duten orduerdiko kalejiran jarraitzaileak batuz joan zaizkie eta bukaerara ailegatu direnerako kopuru polita osatu dute.

Lanaren Diana 1976an jo zuen estreinakoz Mauxitxak. Jaime Arrese orduko alkateak afari bat agindu zien txarangako lagunei, irailaren 1ean goizean irteten baziren, oporren bueltan jendea lanera bidaltzeko. Esan eta egin. Ordutik ohitura bilakatu da hori ere, eta elgoibartarrak Mauxitxarekin hasten dira lanean abuztuko oporren ostean.

2019 09 02 mauxitxa lanaren diana elgoibar

2019 09 02 mauxitxa lanaren diana elgoibar danak