Sute txiki bat itzali dute suhiltzaileek Olaso industrialdeko lantegi batean

Barren.eus 2019ko uzt. 18a, 17:47

Olasope kalean dagoen aroztegi batean piztu da sua, barruan inor ez zegoela. Eraikin berean dauden lantegietako beharginak lanetik irteterakoan konturatu dira aroztegitik kea ateratzen ari zela, 17:30ak inguruan.

Barrura sartzea lortu dute eta sutan zegoen egurrezko kaxa batetik zetorrela kea ikusi dute. Hautsezko su-itzalgailua erabiliz saiatu dira sua itzaltzen, baina hiru itzalgailu hustu dituzten arren, ez dute amatatzerik lortu. Ordurako abisua emana zieten suhiltzaileei, eta Eibarko suhiltzaile etxetik etorri diren suhiltzaileek itzali dute sua, sutan zegoen kaxa kanpoaldera aterata. Su txikia izan arren, ketza handia atera du, ez baitzuen nondik irten. Zazpi bat enpresa txiki daude eraikinaren zati horretan, mekanizazio lantegiak gehienak. Laneko irteera orduan izatea zortea izan dela zioten langileek, suak gehiegizko indarra hartu aurretik konturatu baitira

2019 07 18 sutea olaso industrialdea suhiltzaileak elgoibar kea2

2019 07 18 sutea olaso industrialdea suhiltzaileak elgoibar kea

2019 07 18 sutea olaso industrialdea suhiltzaileak elgoibar itzaltzen

2019 07 18 sutea olaso industrialdea suhiltzaileak elgoibar k