Agintariak, obra burua, musika eta baita zinta mozketa ere. Inaugurazio baten osagai guztiak eduki ditu Arriagan egin duten protesta ekitaldiak. Hori bai, agintariek zinta moztu ostean, letxugak bota dizkiete gainera herritarrek.
Auzotarrek botoidun semaforoa eskatzen dute eta azkena egin dituzten lanek ez dutela errepidea gurutzatu behar dutenen segurtasuna bermatzen salatu dute. Ertzaintza etorri denean amaitu da protesta ekintza. Trafikoa ezin zutela moztu esan diete agenteek eta eurekin berba egin ostean ekitaldia amaitzen laga diete.
ARGAZKI-BILDUMA: protesta ekitaldia Arriagan
∞Lotura duten albisteak:
-
Arriagan egin dituzten obren kontrako protesta egingo dute (2019-07-11)
- Arriagan oinezkoentzako pasabide segurua eskatzeko protestak hilero egingo dituzte (2019-06-06)
- Arartekoak ontzat eman ditu Foru Aldundiak Arriagan semaforoa ez jartzeko emandako arrazoiak (2019-05-15)