Arriagan egin dituzten obren kontrako protesta egingo dute

Barren.eus 2019ko uzt. 11a, 09:41

Oinezkoek errepidea modu seguruagoan gurutzatzeko lanak egin dituzte Arriaga auzoan, baina bizilagunak ez daude konforme lan horiekin.

Mireya Cearsolo auzotarrak esan duenez, isletari altuera eman izana arriskutsuagoa da, eta bere ustez, horrek ez du errazten errepidea gurutzatzea.

Isletak errepidea estutu egin du, eta iruditzen zaio ibilgailu handiek altura horren kontra jotzeko arrisku handia dutela, hor zain dagoen oinezkoaren bizitza arriskuan jarriz. "Trampa mortala" direla dio. Auzotarrek botoidun semaforoa eskatzen dute. Bergarako Mekolalde auzoan errepidea gurutzatzeko auzotarrei emaniko irtenbidea jarri dute adibidetzat, Arriagarako irtenbide egokia izango litzatekeela uste baitute.
Barixaku arratsaldean obra hauen kontrako ekitaldia egingo dute, 18:00etan, San Antolinen bertan. "San Antolineko XXI. mendeko ingeniaritza lan honen inaugurazio ekitaldira gonbidatzen zaituztegu", adierazi dute protesta ekitaldiaren sustatzaileek.

2019 07 11 arriaga prtesta mekolalde bergara

∞Lotura duten albisteak: