Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 07 08 elkarretaratzea manresa bortxaketa kasua salatzeko elgoibarManresako 14 urteko neskatoaren talde bortxaketa salatzeko protesta ekitaldia egin zuten, atzo arratsaldean, Kalebarren plazan.

Manresan (Bartzelona, Herrialde Katalanak) 2016an 14 urteko emakume bat bortxatzea egotzita, zazpi gizon daude auziperatuak, eta egunotan izaten ari da epaiketa. Atzo hainbat herritan egin zituzten mobilizazioak, biktimari babesa adierazi eta gertatutakoa bortxaketa izan zela aldarrikatzeko, "ez abusua". “Nik sinisten zaitut” lema baliatu zuten horretarako.

 Bartzelonako Probintzia-auzitegian egiten diharduten epaiketan, fiskaltzak sexu-abusu jarraituak leporatzen dizkie sei auzipeturi. Zazpigarren akusatuari, aldiz, bortxaketa ikusi bitartean masturbatzea eta ez galaraztea egozten diote. Fiskaltzak jakinarazi du hamar eta hamabi urteko espetxe zigorra eskatuko duela auzipetuentzako.

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza