Maiatzean hil zuten Pablo Acuñaren gorpua Nikaraguara bidean da

Barren.eus 2019ko uzt. 3a, 13:42

Pablo Acuñaren gorpuari azken agurra egin zioten astelehenean Mugica beilatokian. Elgoibarko bizilaguna maiatzaren 11n hil zuen labankadaz gizonezko batek, eta geroztik, Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutuan izan dute haren hilotza, harik eta DNA probaren emaitzak izan arte. Gorpua bere sorterrira, Nikaraguara, bidaltzeko diru bilketa hasi zuten senide eta lagunek.

Pablo Acuñaren hilotza enbalsamatu eta Almeriara eramatekoa zuten autoz eta handik Nikaraguara, sorterrira. Elgoibarko Mugica Beilatokian errezatu zion errespontsua Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoak, eta senideek grabatuta, zuzenean jarraitu ahal izan zuten Nikaraguatik, hildakoaren gurasoek eta arrebetako batek, besteak beste.

 • Sorterriratzeko diru bilketa

Elgoibarko agur-ekitaldira hogeita hamarren bat senide batu ziren. Acuñaren gorpua sorterriratzeko 4.000 bat euro batu dituzte senide eta lagunek eta eskerrak eman dizkiete Humanitatea eta Euskadiko Nikaragua elkarteei, Abadiñon eta Madrilen sustatu zituzten dirua batzeko ekimenengatik, eta lagundu dieten elgoibartar guztiei. Gorpua sorterriratzeko gastuak 5.000 euro baino gehiagokoak izan dira.

∞Lotura duten albisteak:

2019 07 03 pablo acuna nikaraguara hildakoa elgoibar