Elgoibar ere LGTBI kolektiboarekin lagunkoia dela erakusteko ortzadarra

Barren.eus 2019ko eka. 27a, 09:46

Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna da bihar, ekainak 28, eta horren harira, hainbat ekimen egin dituzte aste honetan. Atzo, esaterako, ortzadarra margotu zuten Maalako parkeko txoko batean, Elgoibar ere LGTBI kolektiboarekin lagunkoia dela erakusteko.

Batxilergoko Hezkidetza Taldeko kideek margotu dute hortzadarra. Atzo hasi ziren margotzen eta gaur goizean ari dira azken ukituak ematen.

Elgoibarko Udalak, Batxilergoko Hezkidetza taldearekin, Emakumeen Kontseiluarekin, Elgoibarko Izarrarekin eta Naizen elkartearekin elkarlanean antolatuta, hainbat ekimen egingo dituzte Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harira. Bihar eguerdian, esaterako, elkarretaratzea egingo dute Kalegoen plazan, 12:00etan, eta manifestua irakurri dute Batxilergoko Hezkidetza Taldeko kideek. Astelehenerako, bestalde, Sexualitate anitzak izeneko tailerra eskainiko dute Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan. 18:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

2019 06 27 hortzadarra margotu maalan elgoibar exp

2019 06 27 hortzadarra margotu maalan elgoibar lanean

2019 06 27 hortzadarra margotu maalan elgoibar lanean1

2019 06 27 hortzadarra margotu maalan elgoibar

2019 06 27 lbgti elgiba bandera kultur etxea