Maniobretan ari zen auto batek langile bat harrapatu du Elgoibarren, Deba kalean

Barren.eus 2015ko eka. 12a, 08:20

09:00ak aldera gertatu da istripua Debarako bidean, gasolindegira orduko, eskubitara dauden garaje batzuen parean. Garaje aurrean maniobretan ari zen auto batek bertako langile bat harrapatu du, eta han inguruan zeudenek deitu dute Udaltzaingora abisua emanez.

Udaltzaingotik jakinarazi dutenez, istripua gertatu den lekuan bertan artatu dute zauritutako langilea. Garaje aurrean maniobretan ari zen auto bateko gidariak ez du autoaren atzealdean zegoen Automoviles Lerun lantegiko behargina ikusi eta golpea eman dio. Golpearen ondorioz, atzerantz jauzterakoan ukondoetan eta bizkarrean hartu du mina. Mendaroko Ospitalera eraman dute.